2010/03/23

Maiatzaren zazpian Bidealdeko afaria

Kaixo lagunak1
...eta Kitto!tik deitu didate Bidealdeko afariari buruz hitz egiteko. Afaria maiatzaren 7an izango da. Ni ostegunean joango naiz hitz egitera. Desafio erako saioa proposatzea pentsatu dut. Norekin egin nahi duzue desafioa?

Mikel

2009/09/10

Ikasturte berria


Datorren ostegunean, hilak 17, hasiko dugu ikasturte berria hankamotxak bertso eskolan. Inguruko bertsozaleak animatu nahiko genituzke gure eskolako kide izatera.

Tokia aurreko urteetan bezala eibarko Arrate Kultur Elkartea (kultu taberna) izango da, eta ostegunero 21:30etan elkartuko gara.

Bertso eskolan hasi nahi duena, etor dadila ostegunean, ez da inon izena eman behar, gogoarekin nahikoa da!

2009/05/10

krisia beste hizpiderik ez -eta oraingoan habanera batean

Gora ta gora badoa
igotzen doa krisia
jendea larritu zaigu
badator lan gabezia
adituek diotenez
gaindituko da hesia
baƱa hitzak eruateko
eginda dago haizia
ekonomia oraintxe
daukagu zuloz josia
ez dakit nork erein duen
laritasunan hazia
goiko gehienek ez dute
ezagutzen justizia
seguru eiten dutela
milloietako aisia

Hilabeteren ondoren gure bloga berriz ere lanean ipinita

hilabete bat bada
eztoula idazten
gure boga hasi da
oraintxe aspertzen
aspaldian ez dau ta
lan asko egiten
alferren gisan ondo
zaigula bizitzen

2009/04/01

Bertso astea

Arrate Kultur Elkarteak bertso astea antolatu du urtero bezala. Egitarauaren barruan, bi bertso saioz gozatzeko aukera izango dugu.

  • Bihar Osteguna, apirilak 2, Kultu tabernan antzerkia eta bertsoa uztartuko dira arratsaldeko zazpietatik aurrera. Alde batetik Uxue Alberdi eta Aitzol Barandiaran bertsolariak, eta Iraia Elias eta Nagore Etxabe antzezleak bestetik.
  • Larunbatean, apirilak 4, urteroko bertso-bazkaria ospatuko da Arrate Kultur Elkarteak Kultu taberna gainean duen lokalean. Bertsolariak Unai Iturriaga eta Amets Arzallus izango dira. Bazkarirako txartelak Kultun bertan daude eskuragarri nahi dituenarentzat.